Sarriko EHU

Autonálisis de la no docencia en #FinantzaketaEHU

Ez, ez naiz Finantzaketako irakasle onena izan. Ez, hori argi dut. Helburu batzuk nituen hasi ginenean eta ez, gehienak ez ditut bete. Online klase gehiago izan ditugu presentzialak baino. Egoerara egokitu gara guztiok ahal izan dugun neurrian eta ez, ez da berdina izan. Eta ez, hori ez da aitzakia. Talde bat izan gara? Ez. Ez dut hori lortu. Hau eta beste helburu batzuk bete gabe geratu dira.

Beste zeozer ere badut argi, dena eman dudala benetako ikasketa gertatzeko gure klasean. Bai, bai nik eta bai zuok. Etorkizunera begira ikasi dugu. Bai, saiatu naiz zuon etorkizuna ez oztopatzen. Etorkizun horretan irakasgaiko ezagutzaz gain uste dut beste gauza batzuk ere garrantzitsuak direla. Bai, badakizue zeri buruz ari naizen hitz egiten.

10 puntutan laburbildu ditut esan beharrekoak:

  1. Eskerrik asko. Eskerrik asko, ikasketa guztiagatik.
  2. Barkatu momenturen batean mindu bazaitut, ez zen nire intentzioa.
  3. Ez dut “dena online” modeloa gustoko. Klaseko berotasuna maite dut. Bertan sentitzen naiz ondo. Online hitza da etorkizuna? Agian (espero dut ezetz, nahiago ondo planifikatutako konbinaketa bat).
  4. Ikasle baino zeozer gehiago zarete. Hau tatuaia batean jartzea gomendatzen dizuet. Batzutan ahazten dugu.
  5. Hemen nago, behar duzuenerako: etorkizunari buruz, irakasgaiari buruz, karreraz aldatu nahi baduzue edo unibertsitatea utzi…Errealitatea erabakiek sortzen dute. Egoera honek ez zaitzala itsutu, helburua argi baduzue jarraitu. Eta ez baduzue argi, jarraitu, argituko da laister zuen bidea.
  6. Ideia bat dut. Bueno, orain dela urte batzuk izan nuen. Ikasleak nahiko galduta izaten dira (eta ginen) gradua egiten ari diren bitartean (eta ostean?). Nire ametsetan zera imaginatzen dut: gradu bakoitzeko orientatzaile bat (edo bat baino gehiago). Gradua eta gradu horretara lotuta dagoen gizarte (enpresak, instituzioak,…) errealitatea ezagutzen duen pertsona bat. Ikasleari bere bidean laguntzen dion pertsona bat, hau da, bere bizitza profesionalari estrategikoki begiratzen diona. Agian ez du balio zalantza guztiak argitzeko baina seguru galdera berriak sortzeko balio duela pertsona honek. Noizko? Ni prest. (Ematen du etorkizun hurbilean unibertsitateak baliabide gutxiago izango dituela, beraz ideia hau ezinezko bezala ikus daiteke, nork daki?).
  7. Mundua ikasteko dago. Atera, ikasi eta disfrutatu.
  8. Pasadan kurtsoan argi esan nuen eta berriz errepikatuko dut: Haria ez daitela apurtu. Hemen nago. Zuon irakasle izaten jarraitu nahi dut nahiz eta zuon irakaslea ez izan.
  9. Mesedez ez galdu inoiz zuen gizatasuna. Pertsonak erdian, beti. Zertan inbetitzen duzu zure denbora? Nik pertsonetan. Egoera aldatuko da baina pertsonak izaten jarraituko dugu. Edo hori espero dut.
  10. Unibertsitateko irakasleok gauza mordoa egiten dugu klaseak emateaz gain. Hau zueri komunikatzea oso garrantzitsua da. Informazio gehiago merezi duzue gauzak hobeto ulertzeko (zuek ere galdetu dezakezue).

10 puntu jarriko nituela esan dut. Ba 11 izango dira azkenean. Eta azkena hurrengoa da: “Huts egiteko baimena eman zure ingurukoei eta gehienbat zure buruari”.

Bere ikasleekin asko sufritu eta disfrutatu duen irakasle bat


No, no he sido el mejor profesor de Financiación para mi clase. Eso lo tengo claro. Tenía varios objetivos cuando comenzamos y no, la mayoría no los he cumplido. Hemos tenido más clases online que presenciales. Nos hemos amoldado a la situación como grupo en la medida de lo posible pero no, no ha sido lo mismo. No, y eso no es excusa para no haber cumplido esos objetivos. ¿Hemos sido un equipo? No, eso no lo he logrado. Este y otros objetivos no los he cumplido.

Lo que también tengo claro es que he hecho todo lo posible para que se dé el mayor aprendizaje posible en nuestra clase. Sí, tanto yo, como vosotros. Sí y también siento que hemos intentado aprender con la vista puesta en el futuro. No quería perjudicaros en vuestro futuro. En ese futuro, además del contenido de la asignatura, otros aspectos también serán importantes. Sí, ya sabéis sobre qué estoy hablando.

He resumido mis ideas en 10 puntos:

  1. Gracias, gracias por la posibilidad de aprender junto a vosotros.
  2. Perdón si en algún momento te ha molestado algo que he dicho o he hecho, no era mi intención.
  3. No me gusta el modelo “todo online”. Me gusta el calor de la clase. Ahí es donde me siento bien. ¿Es “online” la palabra del futuro? Igual sí (espero que no, prefiero una combinación bien planificada).
  4. Sois algo más que estudiantes. Os recomiendo que os tatutéis esto. A veces se nos olvida.
  5. Estoy aquí, para lo que necesitéis: para hablar sobre el futuro, sobre la asignatura, si queréis cambiar la carrera o dejar la universidad,…Las decisiones crean la realidad. Que esta situación no te ciegue, si tienes un objetivo claro, sigue adelante. Y si no tienes nada claro, sigue, pronto se iluminará un poco tu camino.
  6. Tengo una idea. Bueno, la tuve hace ya varios años. El estudiantado suele estar bastante perdido (también lo estábamos en su momento) mientras está haciendo el grado (¿y después?). En mis sueños imagino lo siguiente: una persona orientadora en cada grado (o más de una). Una persona que conozca cómo funciona el grado y al mismo tiempo conozco la realidad profesional asociada a ese grado (empresas, instituciones,…). Una persona que ayuda al estudiantado en su camino, esto es, una persona que mira a su vida profesional de manera estratégica. Igual no sirve para aclarar todas las dudas pero seguro que esta persona sirve para crear nuevas preguntas. ¿Para cuándo? Yo dispuesto. (Ahora que parece que habrá menos recursos en las universidades, esto se puede ver utópico, ¿quién sabe?)
  7. El mundo está para aprender. Sal ahí fuera y disfruta.
  8. El curso pasado lo dejé claro y lo voy a volver a repetir: “Que el hilo no se rompa”. Aquí estoy. Sigo siendo vuestro profesor a pesar de no ser vuestro profesor.
  9. Por favor, no perdáis nunca vuestro humanismo. Las personas en el centro, siempre. ¿En qué inviertes tu tiempo? Yo intento que sea en las personas. La situación cambiará pero seguiremos siendo personas. O eso espero, por lo menos.
  10. El profesorado de la universidad realiza una gran cantidad de tareas además de dar clases. Comunicaros esto es muy importante. Os merecéis más información para a veces entender mejor algunos aspectos (también podéis preguntar eh?).

Había puesto que iban a ser 10 ideas. Al final parece que serán 11. Y por eso os dejo la siguiente frase: “Dales permiso a fallar a las personas que te rodean, y especialmente, date permiso a fallar a ti mismo”.

Un profesor que ha sufrido y a la vez disfrutado con sus estudiantes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *